Hip Hopa dantza urbanoetan aurkitzen dugun estilo ikonikoena da, ezaugarri handiena bat-batekotasuna duelarik. Beste dantza erak ez bezala, hip hopak ez du pausu edo koreografia zailik, mugimenduak barneratu eta musikari eramaten uztean du gakoa.
Izugarri edatu den korronte kulturala dugu urbanoa, bertatik hainbat disziplina sortu direlarik, Break, Popping, Locking, Krumping…
Ross dantza eskolan kultura eta dantza honen oinarrizko ezagupenaz gain, Bounce, Rocking etab. bezalako mugimendu garrantzitsuenak ikasiko dituzu estilo hau praktikatu eta dantzatzeko gai izan zaitezen.