Loturak Dantza Konpainia
‘Loturak’ dantza garaikide esperimentalean oinarritzen den gazte konpainia, Gernikan sortu zen 2021ean gazteei, artista eta dantzari gisa garatzeko espazio bat eskaintzeko helburuarekin.
Dantza Garaikide Esperimentalean oinarritutako mugimendu-kalitatea sortzeko eta proiektatzeko beharrizanetik sortutako proiektu hau, hizkuntza propioa, freskoa eta modernoa erakusten du.
Betiere, kalitatea, berrikuntza eta sormena oinarri hartuta.
Ausarta
Sinopsia
Ausardiak pertsona batek beldur edo arrisku egoera bati aurre egiteko eta erantzuteko duen jarrera eta erabakitasuna adierazten du.
Ausardia ere gizakiaren bertute bat da, ekintza bat gauzatzera bultzatzen duena, gainditu beharreko zailtasun eta arriskuen gainetik.
Ausardia, gainera, gizabanakoek duten barne-indarraren parte da, beldurrei edo arriskuei aurre egitea dakarren egoera baten aurrean erantzuteko.
Ausartak adiera guzti hauek oholaren gainean jartzen ditu,1937ko apirilaren 26an Gernikan gertatu zen bonbardaketa tragikoaren ikuspegi moderno eta garaikide bat erakusteko.